Erabilera baldintza orokorrak
Dokumentu honetan CNDMko erabiltzaile guztiek web gunea erabiltzeko onartu behar dituzten baldintza guztiak deskribatzen dira.
Lege ohar honek Centro Nacional de Difusión Musical (IFZ Q-2818024-H / egoitza: Plaza del Rey zk.g, 28004 Madril) Arte Eszenikoetako eta Musikako Institutu Nazionaleko produkzio unitate moduan abenduaren 5eko 2491/1996 Errege-Dekretuaren 6. artikuluak (abenduaren 20ko BOE) aitortzen dizkion eskumenei jarraiki Interneteko erabiltzaileen esku jartzen duen http://cndm.mcu.es web gunearen erabilera baldintzak ezartzen ditu.
Helburua dibulgatzea, informatzea eta promozioa egitea izanik, eta sekula ez komertzializazioa, Musika Garaikidearen Hedapenerako Zentroaren web guneak (aurrerantzean CNDM) Kultura Ministerioak musika garaikidearen profesionalen eta zaleen jarduera artistikoak eta sormenezkoak laguntzean eta sustatzean duen interesari erantzuten dio.
Erraz nabigatzeko eta edukietara arin iristeko, informazio guztia topatzeko web gunea hainbat ataletan egituratzen da. Atal horiek lehen erreferentzia gisa aurkezten dira, baina denborarekin garatu eta aldatu ahal izango dira, batez ere Erabiltzaileen beharren eta proposatzen dituzten iradokizunen arabera.
Espainiako Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Arte Eszenikoetako eta Musikako Insititutu Nazionalak (aurrerantzean INAEM) zerbitzu hau eskaintzen du jarraian ageri diren erabilera baldintzen menpe.
Erabilera Baldintza Orokor hauek ez dute baztertzen CNDMren bitartez (URL http://cndm.mcu.es) eskaintzen diren hainbat zerbitzu edo utilitate erabilera baldintza zehatzen eraginpean egoteko aukera, eta edozein kasutan ere, indarrean sartu aurretik Erabiltzaileak kontsultatu ahal izango ditu.
CNDM ren web guneak eskaintzen dituen zerbitzuak
INAEMk, edukien atariaren bitartez, jarraian zehazten diren zerbitzuak eskaintzen dizkio Erabiltzaileari.
- CNDMren web gunean mailaka sailkatutako hainbat edukiren sarbiderako zerbitzua.
- Bilatzaileen bitartez web guneko edukiak bilatzeko zerbitzua.
- Iritzi blogetarako sarbide zerbitzua Blog izendatutako utilitatearen bitartez (aurretik erabiltzaileak erregistratu eta erabilera baldintza zehatzak onartu beharko ditu).
- INAEMek etorkizunean bere atarira gehituko duen beste edozein zerbitzu.
INAEMk Erabiltzailearen esku dauden zerbitzuak gehituko dituzten eduki, zerbitzu edo erraztasun berriak eta gehigarriak eskaini ahal izango dizkio Erabiltzaileari.
Aldi berean, INAEMk eskubide osoa du aipatutako web gunera erantsitako edozein eduki, zerbitzu edo utilitate bertan behera uzteko.
Interneteko edukien prozesuagatiko eta erabileragatiko erantzukizuna
INAEMek ez du bermatzen Erabiltzaileak CNDMren web gunearen bidez sar daitekeen sareetan zirkulatzen duten datuen, programen, informazioaren edo iritzien –jatorria edozein dela ere- kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moraltasuna. Erabiltzaileak beren beregi onartzen du horren ondorioz sor daitekeen edozein erantzukizunetik salbuetsita egongo dela.
Goian aipatutako edukietara sartzeagatik eta horiek kopiatzeagatik edo hedatzeagatik sor daitezkeen ondorioen, kalteen edo ekintzen erantzukizun osoa bere gain hartzen du Erabiltzaileak.
INAEM ez da izango edozein Erabiltzaileren arau-hausteak aipatutako web guneko beste erabiltzaileren edo hirugarren baten eskubideetan izan ditzakeen eraginen erantzule, eskubide hauek barne: copyright-a, markak, patenteak, informazio konfidentziala eta jabetza intelektualaren edo industria-jabetzaren beste edozein eskubide.
Berme mugatu horrek eta goiko paragrafoetan aipatutako erantzukizun mugaketak ez dituzte Erabiltzaileak, bere bizitokiaren arabera, bermaturik dituen eskubideak eragingo ezta kaltetuko ere.
INAEM en atariaren bitartez estekak erabiltzeagatiko erantzukizuna
INAEM ez da izango CNDMren web gunearen esteken bidez Erabiltzailea sar daitekeen web orrien erabilgarritasunaren eta edukien erantzule.
INAEM ez da CNDMren web gunearen esteken bidez sar daitekeen web orri batean egindako kontsultengatik edo erabilitako edukien edo eskainitako zerbitzuengatik Erabiltzaileari gerta dakizkiokeen kalteen erantzule.
Jabetza intelektuala eta industriala
Erabiltzaileak aitortzen du CNDMren web gunean dauden elementuak eta utilitateak egile eskubideen legeak babesten dituela eta horien jabetza intelektualaren eta industria-jabetzaren eskubideak egileei eta INAEMeri dagozkiela. Ondorioz, Erabiltzaileak Erabilera Baldintza Orokor hauetako zehaztapenak eta baldintzak betetzeko konpromisoa hartzen du, hirugarrenen aurrean ez betetzearen arduradun bakarra bera izanik.
Erabiltzaileak aitortzen du kopiatzeak, aldatzeak, banatzeak, saltzeak, deskonpilazioak desmihiztatzeak, alderantzizko ingeniaritza teknikak edo iturri barra kodea eskuratzeko erabiltzen den beste edozein bitartekok, CNDMren web gunean dauden elementuen eta zerbitzuen erreferentzia frogen emaitza ez baimenduen moldaketak edo argitaratzeak jabetza intelektualaren eskubideak haustea suposatzen dutela, eta hortaz, aipatu ekintza horiek ez egitera behartzen du bere burua.
Aipatutako web gunearen titulua eta jabetza eskubideak nolanahi ere INAEMen titulartasuna izango dira, hori dela eta Eraibiltzaileak marka edo izen komertzial (grafikoak, logotipoak, etab.) gisa erabilitako edozein ikur bereizgarri, egileen-eskubidearen oharrek edo bestelakoek babesten duten edozein elementu, testuak, sinboloak edo CNDMren web gunean ageri diren beste etiketak ez ezabatzeko edo aldatzeko konpromisoa hartzen du.
Halaber, Erabiltzaileak jabetza intelektualeko eta industria-jabetzako eskubideek edo bestelakoek zerbitzutik eskura daitekeen informazioa babes dezaketela onartzen du. Alderdien arteko akordio berezi bat egon ezean, Erabiltzaileak aipatu informazioa bere beharretarako bakarrik erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta era berean sarbidea, zuzenenkoa zein zeharkakoa, duen zerbitzuen edo CNDMren web gunearen erabilerari esker lortutako emaitzen ustiapen komertzialik ez egitekoa.
Erabiltzaileak bere burua behartzen du aipatutako web gunearen baliabideak eta ahalmenak legeak debekatzen dituen ekintzak gauzatzeko edo iradokitzeko ez erabiltzera. Era berean, Erabiltzaileak zerbitzua bere baimenarekin erabiliko duen pertsona orori klausula hauen betetzeaz berri emateko ardura hartzen du.
Erabiltzaileak INAEMeren edo hirugarrenen jabetza intelektualaren edo industria-jabetzaren kontrakoa, edota ohorea, norberaren zein familiaren intimitatea edo norbere irudia kaltetu edo urratu eta ez-zilegia eta moralitatearen kontrako jarrerearik ez hartzeko konpromisoa hartzen du, eta nolanahi ere, INAEM ager daitezkeen erreklamazio judizial zein estrajudizial guztietatik salbuetsita utziko du.
CNDM web gunearen erabileraren bitartez Erabiltzaileak ez du INAEMren, horren hornitzaileen edo hirugarrenen daturik, programarik edo dokumentu eletronikorik ezabatuko, aldatuko, gaizki erabiliko edo kaltetuko, eta halaber ez du sisteman edo hirugarrenen ekipoetan edozein motako aldaketa eragiten duen edo eragin dezakeen programarik, birusik, applets-ik, controles Active Xik edo bestelako tresna edo gailu fisikorik edo elektronikorik Sarean sartuko edo hedatuko. Modu berean, debekatuta geratzen da Interneteko erabiltzaileen artean oro har jarrera egokitzat jotzen denaren kontrako edozein ekintza edo praktika.
INAEMen erantzukizuna CNDMren web gunearen erabileragatik
INAEM ez da Erabilera Baldintza Orokor hauen zerbitzua eskaintzeko ezintasunaren aurrean Erabiltzaileari eragiten zaizkion kalteen erantzule izango.
INAEM ez da CNDMren web gunearen funtzionamendu okerraren erantzule izango, beti ere funtzionamendu okerraren arrazoiak honako hauek badira: mantentze lanak, nazioarteko operadoreetan eragina duten gorabeherak, erabiltzailearen ekipoen konfigurazio okerra edo ekipoaren gaitasun eza zerbitzua erabiltzeko ezinbestekoak diren sistema informatikoak sostengatzeko.
Konfidentzialtasuna eta datuen babesa
Norberaren datuen babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraiki, INAEMek erregistratutako Erabiltzaileari INAEMen bertan euren erabilerarako eratutako eta bere erantzukizuna den norberaren datuetarako fitxategi automatizatuaren berri ematen dio, helburua Erabiltzailearekin dagoen harremana mantentzea eta kudeatzea izanik, eta halaber Espainian musika garaikidearen inguruko informazio ematea, hura hedatzea eta horren kultura sustapena.
INAEMk erregistratutako Erabiltzaileei jasotako norbanako datuetara sar daitekela eta Sarbide, zuzenketa, oposaketa eta deuseztatze eskubideak dituela jakinarazten die. Sarbide, zuzenketa, oposaketa eta deuseztatze eskubideak Erregistratutako Erabiltzaileak edo bere lekuna parte hartzen duenak egikaritu ahal izango ditu jarraian ageri den helbidera idatzirik eta sinatutako eskaera bat bidaliz.
Centro Nacional de Difusión Musical. c. Príncipe de Vergara, 146.28002, Madrid, España
Aipatu eskaerak honako datuak izan beharko ditu: Erabiltzailearen izen abizenak, jakinarazpenetarako helbidea, Nazioarteko Agiriaren zenbakia edo Pasaportearena, eta eskaria zehazten duen eskaera. Ordezkaritza kasuan, dokumentu fede-emaile baten bitartez frogatu beharko da.
INAEMek norberaren datu guztiak isilpean gordetzeko betekizuna burutzeko konpromisoa hartzen du, eta uztailaren 11ko 994/1999ko Errege dekretuak onartutako norberaren datuak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun neurrien erreglamenduari jarraiki hartu beharreko neurriak hartuko ditu horien moldaketa, galera, tratamendua edo sarbidea ekiditeko.